XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Argazki bat zen. Garazi eta biok agertzen ginen, bakeroen filmeetan bezala jantzirik.

Esku batean pala nuen eta besapean liburua. Garazik azken horren gainean ezarri zuen hatza.

- Non da liburua?

Bizkarrak uzkurtu nituen. Ez nekien zuzen.

- Mari Gorrik hartu zinan. Amak, alegia. Honez gero ongi gordea egonen dun.

Ez ginen gehiago sorginak, ezta sorgingaiak ere. Hala ere hiketan mintzatzen segitzen genuen geure artean. Katalin-xorgin eta Mari-xorgin. Horiek bai!

Aitaren ahotsa aditu genuen, garrasi batean.

- Maria, Katalin, Mikeltxo, Garazi! Zatozte eta ikusi!

Pasiloan elkar topo egin genuen denek, aitaren deiak erakarriak.

Ama bera ere hor zen.

Zurbil zegoen, eta ez zuen itxura on-onik.

Joana Beltzen erasoaren ondorioak ezagun zitzaizkion oraino.

Dena dela, banekien ongituko zela. Eskua hartu eta estutu zidan, amak bakarrik dakien gisara.

Aitak deika segitzen zuen bere gelatik: - Bukatu dut liburua, fini-finitua.

Denak barnera sartu ginen eta ordenadoreko pantailari so gelditu ginen.